IBILALDIAK jarduera 201-16 ikasturtean jarri zen abian.
Ibilaldietan parte hartzeko ez da beharrezkoa federatua izatea.
Ibilaldiak urte osoan egiten dira, astelehen goizetan, Gabonetan, Aste Santuan eta abuztuan 2 aste izan ezik. Hiru hilean behin bazkari bat egin ohi da.
Ibilbideen prestatzerakoan irizpide ezberdiank hartzen dira kontuan: 2,5 - 3 ordu ingurukoak izatea, malda handirik gabeak, eta gure ingurua ezagutzeko aukera ematen dutenak.
IBILALDIAK jardueraren arduraduna: Puri Ibarburu eta Marijo Aiertza
Taldeko arauak:
• Wsp taldea Batzordeak bakarrik erabil dezake, beste erabiltzaileek ezin dute erabili, Batzordeak eskatutako kasu zehatzetan ez bada.
• Taldeko komunikaziorik jaso nahi ez duenak, edozein unetan ezaba dezake bere burua.
• Irteeretan beti egongo da gida bat buruan eta beste bat atzealdean. Ibiltariak, hasierako etaamaierako gidarien artean mantenduko dira, horrela amaitu arte. Ibiltariek ezingo dute buruko gida
aurraretu, ezta gidarien atzean kokatu.
• Irteerako deialdiak (ordua, bilgunea eta garraiobidea) ostegunetan bidaliko dira. Webgunean ere ikusdaitezke.
• Txaleko horiak daramatzaten gidek ibilbide bakoitzean parte-hartzaileen kopurua zenbatuko dute eta dagokion tabernan zerbitzatuko diren pintxoak (tortila, txorizoa) eskatuko dituzte.
• Edozein istripu edo gaixotasun gertatuz gero, batzordeko norbaiti abisatuko zaio neurri egokiak harditzan.
• Hamaiketako orduan, pintxoa eta edaria batzordeko kideek bakarrik eskatu eta banatuko dituzte.
• Irteeera bakoitzean, argazkietan agertu nahi duten kideen argazkiak egingo dira.
• Hamaiketako ondoren pertsona bakoitzak aukeratu ahal izango du nola itzuli, taldean edo bakarrik.
2025-09-15 08:00
2025-09-22 08:00
2025-09-29 07:45