Jarduera honen bitartez pertsonen arteko harremanak sortzen eta bultzatzen dira; jarduera mentalari eusten zaio, eta baita bizitza osoan zeharreko ikaskuntzari ere; eta partaidetza eta solidaritatea bultzatzen dira (talde jarduerak, aisiaren kudeaketa eta garapen emozional osasungarria).
Ikasturtean zehar, egun bateko aisia-kultura jarduerak egiten dira, gure ingurunetik oso urrun ez dauden lekuetara. Ezaugarri hauek betetzen dituzten lekuak bilatzen dira: gure ingurunetik hurbil egotea, paisaiengatik, monumentuengatik edo eraikinengatik ikuspegi bereziak eskaintzen dituzten lekuak izatea.
Ikasturtearen amaieran astebeteko bidaia bat egiten da, Europako herrialde batera joateko, betiere aurrekontuak horretarako aukera ematen badu. Pandemiak eragindako geldialdiaren ondoren, 2022an Belgikara joan zen, 2023an Alemaniako hegoaldera, 2024an Pugliara (Italia), 2025ean Ziprera eta 2026an Armeniara.
Irteera laburragoak ere antolatu dira, lauzpabost egunekoak, dagokion ikasturtea ondo hasteko. Bidaia horietako batzuk Palentziara, Guadalajarara, Alcala de Henares eta Teruelera izan dira eta 2026ko irailekoa Soriara izango da.
IRTEERA KULTURALAK jardueraren arduraduna: Maribi Alonso
2026-09-27 08:00
2026-10-15 08:00