Dantza ilaran

Dantza ilaran

Batzuk harrituta geratuko zarete eta hori zer den galdetuko diozue zuen buruari; gauza bera gertatu zitzaigun Batzordeko hainbat kideri bazkide batek proposatu zigunean, zer da?



“Dantza ilaran” bakarrik eta ez bikotean dantzatzen den estiloa da. Dantza egiten duten pertsonak lerroan jartzen dira eta norabide berean mugitzen dira, taldeka, koreografia bati jarraituz. Pertsona bat arduratzen da hura prestatzeaz, eta taldeko gainerako kideek ikasi egiten dute.



Batzuk begira geratuko zineten edo zeuek dantzatuko zenuten kostaldeko oporretan, baina Donostian ere badago zaletasuna: Aste Nagusian jende asko ikusi zen dantza linean egiten.



Eta zergatik onartu dugu proposamena? Ongizatea bilatzen duelako, Helduen Hitza-ren helburuetako bat.


·      Ariketa leun bat eta musikaren erritmoa uztartzen ditu.


•      Orekari, memoriari eta arretari laguntzen die, mugimenduei adi egon behar delako eta denak batera errepikatu behar direlako.


•      Bakoitza autonomoa da, baina, aldi berean, konpromisoa eta lankidetza eskatzen ditu, ondo ateratzea nahi badugu, batera mugitu behar dugulako.


Koordinatzailea: Antxon Alonso

 

Uso de Cookies: Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información