Nor da zure datuen arduraduna?
Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan (DBLO) eta Datuak Babesteko 2016ko apirilaren 27ko Erregelamendu Orokorrean (DBEO) ezarritakoaren arabera, jakinarazten dizugu aurkeztutako datu pertsonalak HELDUEN HITZAk tratatuko dituela (IFK: G20809679 eta helbidea Aiete pasealekua 85, TOPALEKUA eraikina – 20009, DONOSTIA, Gipuzkoa).
Zertarako tratatzen ditugu zure datu pertsonalak?
Zuk emandako datuak beharrezkoak dira eskatutako zerbitzua berme guztiekin eman ahal izateko, eta honako helburu hauekin tratatuko dira: enpresaren webgunean kontsultei erantzuteko eskuragarri dauden harremanetarako formularioen bidez lortzen diren datu pertsonalak biltzea, informazio-buletinak bidaltzea eta elkartearen jardueretan izena ematea.
Zenbat denborarako gordeko ditugu zure datuak?
Emandako datu pertsonalak interesdunarekin harremanetan jartzeko beharrezkoak izan daitezkeela aurreikusten den bitartean gordeko dira.
Zein da zure datuak tratatzeko legitimazioa?
Interesduna gure erakundearekin harremanetan jartzean emandako adostasuna da interesdunaren datuak tratatzeko lege-oinarria.
Zein hartzaileri jakinaraziko zaizkio zure datuak?
Zure datuak ez zaizkie hirugarrenei lagako, legeak hala agintzen ez badu.
Zein dira zure eskubideak zure datuak ematen dizkiguzunean?
Edozein pertsonak du eskubidea datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, tratamendua mugatzeko, datuen aurka egiteko edo datuok transferitzeko eskubidea eskatzeko, gure bulegoetako helbidera idatziz edo posta elektroniko bat bidaliz info@helduenhitza.com helbidera, erabili nahi duen eskubidea adieraziz.
Era berean, eskubidea izango du edozein unetan emandako adostasuna baztertzeko. Baimena kentzeak ez du eraginik izango baimena kendu aurretik egindako tratamenduaren zilegitasunean.
Erreklamazio bat aurkezteko eskubidea du kontrol-agintaritzan, baldin eta uste badu bere eskubideak urratu zaizkiola bere datu pertsonalen babesari dagokionez.