Euskarazko klaseak

Euskarazko klaseak

EUSKARAZKO KLASEAK izan zen gure Elkartean lehenengo jardueratako bat. Bai irakasleak bai ikasleak elkarteko bazkideak dira. Denok ditugu gogoan bazkide aitzindari eta boluntario haiek. Aupa zuek!!


Gaur egun oraindik ere euskarazko klaseek berebiziko garrantzia dute gure Elkartean. Gaztelaniazko hitzaldiak amaitu ondoren egiten dira, gune bera aprobetxatuz. Ordubetekoak izaten dira, 12etatik 13etara. Hiru maila ematen dira: hastapenak, 2. maila eta irakurketa-hizketa. Zenbaitean talde guztiak elkartzen dira, nahiz eta maila aldea egon taldeen artean, oso harreman ona baitago kideen artean. Era berean, euskal abestiak lantzen dira, horiek ezagutu eta abestu ahal izateko. Benetan pozgarria da ikasle kopuruaren batez bestekoari eutsi egiten zaiola ikustea.


Jarduera honetan funtzionamendu mental eta emozional osasungarria edukitzeko alderdiak lantzen dira. Era berean, bazkide hauei aukera ematen zaie gure/beraien hizkuntzara hurbiltzeko, hura maitatzeko eta, ahal den neurrian, erabiltzeko.


Eskerrak ematen dizkiegu, benetan, irakasleei egiten duten lanagatik.


Jardueraren arduraduna – EUSKARAZKO KLASEAK: Dorleta Atorrasagsti 

 

Uso de Cookies: Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información