Hitzaldiak

Hitzaldiak

HITZALDIAK jarduera izan da Helduen Hitzan sortu zen lehenengo jarduera, eta horixe da parte-hartze handieneko jarduera. “Tradiziozko” jardueratzat hartzen da Elkartearen barruan, 2003an Elkartea sortu zenetik ez baita eten.


Bazkide sortzaileek ere hitz egiten zuten Etengabeko Prestakuntza / Bizitza Osoko Prestakuntzaren inguruan. Garai hartan pentsatzen zen Prestakuntza mota horrek buruaren garapen osasungarrian laguntzen zuela bereziki, baina denborarekin ikusi ahal izan da, horrez gainera, zerikusi handia duela hitzaldietara joaten direnen arteko harremanetan gertatzen den garapen emozional osasungarriarekin. Horrez gainera, Elkartearen bi balio gauzatzeko balio du: Partaidetza eta Solidaritatea.


 Hasieratik beretik eduki dira hizlari bikainak, eta gure taldearentzat bereziki interesgarriak diren gaiei buruz jardun dute. Horren erakusgarri dira urteko Memorian zein webgunean argitaratutako jarduerari buruzko programazioak. Gaiarekiko interesa eta gaiaren gaurkotasuna dira gaiak hautatzeko orduan kontuan hartzen diren irizpideak.


 Hitzaldiak astearte eta asteazkenetan izaten dira, ikasturtean zehar, bi gune hauetan: Topalekun (Aieteko Parkean) eta Kultura Etxeetan (Ernest Lluch eta Okendo). Hainbat hitzaldi batera egiten dira, eta edukiera handiagoko guneetan antolatzen dira horiek (Antzoki Nagusia, Lugaritz…).


 HITZALDIAK Batzordearen arduraduna: Juan Luis Pérez Mateo


 

 

Uso de Cookies: Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información