IKASTURTE AMAIERAKO JAIA Goiko argazkietan klik eginez, bideoak ikusi ditzakezue (ANTZERKIA, SARI BANAKETA ETA ABESBATZA)
HITZALDIA ELKARREKIN OKENDO K.E.an; -Urko Barros; "Boterearen irudiak". (Hasiera)
2023-03-01 10:15 -11:45
Urko Barros. Boterearen irudiak
Historia eta Ondare Artistikoan lizentziatua, ezaguna da Helduen Hitza Urko Barros, non behin baino gehiagotan entzuteko aukera izan dugun. Dibulgatzaile bikaina, beti eman dizkigu ikuspuntu eta informazio interesgarriak Historiako aro desberdinetan. Oraingo honetan, botere politikoa artearen bidez historian zehar nola antzeztu den azalduko digu. Denok ditugu gogoan errege, aristokrata eta ondare handiko burgesen erretratuak, behin eta berriz museoetako hormetan zintzilik ikusi ditugunak, edo kaleetan aurkitzen ditugun estatuak. Urkok memoria berrikusten eta artelan horien guztien funtzioak deskubritzen lagunduko digu: txunditu, ziurtatu, mistifikatu, beldurtu edo ikusleak engainatu.