Aitor Bergara Jauregi -Fisikan doktorea, Euskal Herriko Unibertsitatean. Postdoc Fulbright Cornelleko Unibertsitateko (AEB) Laboratory of Atomic and Solid State Physics delakoan. -EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko Materia Kondentsatuko Fisikako Departamentuko Fisikako irakasle titularra. (DIPC) eta Materialen Fisikako CSIC-UPV Zentro Mistoko ikertzaile elkartua. -EHUk emandako Lizentziaturako eta Doktoregoko Sari Berezia. -Jilingo Unibertsitateko (Txina) Tang Aoqing irakaslea. -90 ikerkuntza-artikulu baino gehiago argitaratu ditu nazioarteko aldizkari espezializatuetan, 8 doktore-tesi zuzenduta. -Unibertsoko "jarraibide-liburuko" orririk distiratsuenetako batzuen deskribapena izango du hitzaldi honek. Liburu horretan, nolakoa den deskribatzen duten lege fisikoak daude idatzita. -Unibertsoari, materiari eta energiari begiratuko diegu, gure inguruko munduak nola funtzionatzen duen aztertzeko, nahiz eta oraindik bide luzea geratzen zaigun erabat ulertzeko.