HITZALDIA OKENDO K.E.: -Ramón Leturiondo; -"Miguel Angel. Eskultore, Margolari eta Arkitektoa".

2022-11-29 10:15 -11:45

Ramón Leturiondo

Nere bizitza profesionala izan da irakaskuntzaren inguruan. Uste dut esan dezakedala bokaziodun irakaslea izan naizela. Nire irakasle bizitza ibilbideak etapa ezberdinak izan ditu.

Hasieran Soraluzeko Ikastolan hasi nintzen; bertan, beharbada, erronka handienetako bat eskola-materiala euskarara egokitzea izan zen, orduan hizkuntza horretan zegoen eskasia ikusita.

Jarraian, urte asko eman nituen Hernaniko Institutuan, institutuko irakasle moduan. Bertan, gainera eskola-materiala euskarara egokitzen jarraitzeko, aktiboki inplikatu nintzen bai Hezkuntza Erreforman, bai Zuzendaritzaren arduretan.

Hezkuntza-esparrua osatzen duten maila guztietan konpromiso handiko urteak izan ziren. Azkenik, Usandizaga-Peñaflorida Institutuan, eta bertan amaitu nuen nire bizitza
lana, nire arloko ikasgaietan -Geografia, Historia eta Artea- nire ikasleentzako materiala prestatzen zentratu nintzen bai oharrak bai testu-iruzkinak edo irudia (beti selektibitate azterketan pentsatuz).

Irakaskuntza jarduera honi dagokionez, testu batzuk argitaratu ditut. Hona hemen adibide batzuk: “Hernani, hiri bat irakurtzen ikastea”, “Gizarte Zientziak, Geografia eta Historia" DBHko lau kurtsoetarako, bai ikasleentzako liburuak eta bai irakasleentzako gidak” edo “Euskal artea analizatzen”.

Lugar: Casa Cultura Okendo

Uso de Cookies: Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información