PROGRAMAKETA HAU ALARMA EGOERA ONDOREN EKINTZAK NORMALDUZ GERO IZANGO DA.-/- HITZALDIA DENOK ELKARREKIN OKENDO K.E.an: -Asier Blas Mendoza: -"Kanpo eskuhartzea XXI. Mendeko erregimen aldaketetan: kolpe leun (koloretako iraultzak), gogor eta gerra hibrido

2020-04-21 10:00 -12:00

Asier Blas Mendoza Politika eta Administrazio Zientzian doktorea eta unibertsitateko irakasle2006ti Gizarte eta Komunikazio Zientzien fakultateko Politika eta Administrazio Zientzia Sailean.

Politika Konparatua, Espainiako eta Euskadiko Sistema Politikoa, Herritar Partaidetza eta Nazioarteko Politika irakasten ditu.

2002. urtetik Parte Hartuz ikerketa talde kontsolidatuko kidea da. Bere ikerketa lerro nagusiak demokrazia ereduak, aniztasun etniko-nazionalaren kudeaketa (botere partekatua, federalismoa eta sezesionismoa), nazioarteko politika eta berrikuntza demokratikoa dira.

2012an “Manuel Giménez Abad” X. saria irabazi zuen “Modelos de democracia en las comunidades autónomas españolas” lanagatik.

Hamarnaka lan akademiko argitaratu ditu. Esparru akademikotik kanpo hedabide desberdinekin kolaboratzen du eta ohikoa da bere partaidetza Euskal Irrati Telebistan (EITBn) eta Argia aldizkarian.

2018ko otsailetik Politika eta Administrazio Zientzia saileko zuzendaria da.

Lugar: Casa Cultura Okendo

Uso de Cookies: Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información