Ostegunetako Foroa

Ostegunetako Foroa

Ostegunetako Forua astero egiten da, 10,30etik 12etara Topalekun. 2007. urteaz geroztik Helduen Hitzako bazkide guztiei eskaintzen zaien jarduera kulturala eta hezkuntzaren alorrekoa da Ostegunetako Forua. Askotariko gaiei buruz eztabaida egiteko aukera ematen du; gaiak izan litezke orokorrak edo gure Elkarteari eta bertako bazkideei zuzenean eragiten dieten gaiak, parte hartzaileek berek proposatuak.


Aldian-aldian, sei kidek osatutako Batzorde bat arduratzen da parte hartzaileei eskatzeaz beren intereseko gaiak proposa ditzaten; gaurkotasuneko gaiak direlako, balio informatiboa dutelako, erabilgarriak direlako, etab. Proposatu ohi dira. Hautatu eta gero, gaien eta eragindako interes mailaren arabera ordenatzen eta antolatzen dira, bideoak eta hainbat informazio iturri baliatzen dira osatzeko, eta, azkenik, egutegian txertatzen dira.


Foruak gero interes handiagoa eragin du, eta azken urteotan berrogeita hamar lagunek baino gehiagok eman dute izena eta 25 eta 30 parte hartzaile bitarte aritu dira jardunaldi bakoitzean. Moderatzailearen sarrerarekin ekiten saioari, eta, ondoren, bideo laburrak proiektatzen dira, eztabaidari hasiera emateko oinarri gisa. Eztabaidak hitz eskaeraren ordenari jarraitzen dio, eta besteen iritziak kontuan hartuta eta haiek errespetatuz egiten da eztabaida. Gauza ez da aurkariaren kontra jardutea, zeinek bere iritziak azaltzea eta kontrastatzea baizik, denontzat aberasgarriak izan litezkeen datuak, kontzeptuak edo xehetasunak azalduz. Eztabaida horien ondorioak pertsonalak dira, norberari dagozkie. Astero landutakoaren laburpena bat argitaratzen da Elkartearen webgunean, bazkide guztiek eduki dezaten horren berri.


Ikasturte amaieran, jardueraren balorazioa egingo da, alderdi negatiboak eta positiboak aztertzeko eta hurrengo urtean aurrera jarraituko den erabakitzeko; aurrera egitea erabakiz gero, aldaketa edo hobekuntzaren bat egin behar den aztertuko da.


OSTEGUNETAKO FORUA jardueraren arduraduna: José Manuel Susperregui.

 

Galería de fotos

2018-02-01 10:30

2018-01-25 10:30

2017-12-14 10:30

2017-11-30 10:30

Cambio Climático

2017-11-23 10:30

Gestación Subrogada

2017-11-02 10:30

Uso de Cookies: Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información