Bidezidor kirola

Bidezidor kirola

BIDEZIDOR  KIROLA tradizio handiko jarduera da Helduen Hitza elkartean. Jarduera hau oso zabala dela esan behar da, ariketa fisikoari, mentalari eta emozional osasungarriari laguntzen baitio. Horrez gainera, Elkartearen bi balio hauek gauzatzeko aukera ematen du: Partaidetza eta Solidaritatea.


Ibilbideak astero egiten dira, ostiral goizetan, urte osoan zehar, eta oro har honako irizpide hauek hartzen ditu kontuan: 12 eta 15 km bitarteko ibilbideak dira, herrialdean zeharrekoak, goizez egitekoak dira, zailtasun handirik gabeak, kostaldeko eta barrualdeko ibilbideen arteko oreka zaintzen da, zailtasunaren arabera sailkatzen dira… (zehaztasun gehiagorako: Mendi Ibilien atala begiratu 2016ko Memorian).


Helduen Hitzak “Helduen Hitza Mendi Taldea” osatu zuen, jardueraren garapenari erantzun egokia eman ahal izateko. Horren ondorioz, Mendi Ibilien jardueran parte hartzen duten guztiak Euskal Mendi Federazioaren bitartez bazkidetu, federatu eta aseguratuta daude, bai Helduen Hitzaren bitartez bai beste elkarte baten bitartez.


2015. urteko Memorian ikus daitezke ibilbideak, dagokien zailtasun mailarekin, kodetuta eta digitalizatuta. Memoria honek, testuek eta argazkiek, oso ondo adierazten dute zertan den Mendi Ibilien jarduera Helduen Hitzan.


BIDEZIDOR KIROLA jardueraren arduraduna: Antton Arruti


 

 

Uso de Cookies: Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información