Bidezidor kiroleko irtenaldia. ZURI eta BERDEAK GORRI eta URDINAK

2022-09-02 08:00

GORRI eta URDINAK

IGELDO-VENTA DE ORIO-ITSASPE-ORIO (P-34) 13,- km  - ▲▲▲

Eguna: 2012ko iraillaren 2an

Ordua: 08:25ean

Irteera: Okendo kalean, Hacienda aurrean, 16 zenbakidun autobusa geltokian

Distantzia: 13,- km

Zailtasuna: ▲▲▲

AZALPENA

Autobusez Igeldoko kanpineraino iritsi eta Agitti aldera jeisten hasiko gara. Nikolas jatetxearen seinalea ikustean, bertara hartuko dugu eta horrela, itsasaldeko Santio bidearekin bat egingo dugu. Marka horiei jarraituko diogu Lusarbe baserrira lehenbizi eta Kukuharrirako bidera heldu arte. Han, bi bide daudenez, guk eskubikoari helduko diogu itsas aldera jeisten hasteko. Pista bidetik jarraituz, Anduko bordara helduko gara eta aurreraxeago, berriro ere bidegurutze batean eskubikotik jarraituko dugu. Bidea malkartsua eta goitik beherako aldapa dexentea duen horretatik jarraituz, berehala bistaratuko dugu Itsaspe landetxea. Handik segituz Orioko hondartzara lehenbizi eta ondoren itsas ondotik eta kirol kaitik pasatuz, azkenik Orioko herriaren erdigunera heldu eta hantxe emango diogu ibiladiari amaiera.

NAHITAEZKOA MOZORROA ERAMATEA

GOMENDIOAK

Janzkeraren gomendioaz aparte, edaria eta zerbait jateko ekartzea komenigarria litzateke, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.

ZUEI eta BERDEAK

DONOSTIA (Easo)-MIRAMON (Erramunene)-AIETE-DONOSTIA (D-22) 12,- km ▲▲

Eguna: 2022eko iraillaren 2an

Ordua: 08:20ean

Irteera: Easoko Topo geltokiren aurrean.

Distantzia: 12,- km

Zailtasuna: ▲▲

AZALPENA

Easo plazan elkartu ondoren, Morlans auzotik zehar Aieteko parkera igoko gara . Zeharkatu eta jarraian ikastetxe alemanaren aurretik pasa eta Miramon Parkeko sarreran, Erramunene

dioen bidexkatik aurrera egingo dugu. Beheraka egin, zubitxo bat gurutzatu eta berriro gora igoko gara. Pista bidetik jarraituz, gora eta behera batzuen ondoren, ( deposito edo biltegiz beteta dago) elektrizitate dorre baten paretik goraka egin eta bide asfaltatura helduko gara. Ikusi lantegia eta EITB pasa ondoren, altzairuzko zubia igaro eta Culinarytik pasatuko gara. Beheraxeago eskubitara doan bidetik segi eta urmaelera iritsi ondoren, goraka egin, anfiteatro aurretik igaro eta Miramongo parkera sartu garen lekura aterako gara. Ondoren, berriro Aieteko parketik jeitsiko gara Easo plazara.

NAHITAEZKOA MOZORROA ERAMATEA

GOMENDIOAK

Janzkeraren gomendioaz aparte, edaria eta zerbait jateko ekartzea komenigarria litzateke, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.

 


 

Lugar:

Uso de Cookies: Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información