Conferencia Conjunta en C.C. OKENDO. Euskeraz. ASIER BLAS. Mendebaldearen dekadentzia eta Hego globararen igoera
29-10-2025 10:15
Asier Blas Mendoza Politika eta Administrazio Zientzia saileko irakaslea da UPV/EHUn. Sail honetako zuzendaria izan zen 2018 eta 2022 artean. Egun EHUko Ikasleen eta Partaidetzarako errektoreordea da. Parte Hartuz eta GEINK ikerketa taldeetako kidea da. Bere ikerketa lerro nagusiak demokrazia ereduak, nazio gatazkak eta nazioarteko politika dira. Lituaniako Kaunaseko Vytatutas Magnus Unibertsitateko irakaslea izan da eta irakasle bisitaria Ivane Javakhishvili Tbilisiko Estatuko Unibertsitatean. 2012an “Manuel Giménez Abad” X. saria irabazi zuen Modelos de democracia en las comunidades autónomas españolas lanagatik. Hamarnaka lan akademiko argitaratu ditu, azkenekoen artean “Golpes de Estado del siglo XXI y la revitalización del factor externo: el caso ucraniano” (2022) eta “Implementation performance in the field of the EU Customs Union: consequences of differentiated policy implementation on customs control efficiency” (2023). Esparru akademikotik kanpo hedabide desberdinekin kolaboratu du (errektoreorde kargua hartu arte). Egun erregulartasunez Argia aldizkarian.