Los días 25 de marzo , 1 y 8 de abril permanecerá cerrada
Hitzaldia OKENDOn. DENOK ELKARREKIN EUSKERAZ. GORKA HERMOSA. HAUSPOA & TUNELA
29-04-2026 10:15
Konpositore bezela “CIA IMC-UNESCO Composition” saria, Konposizio orkestalen “PIF Castelfidardo” saria eta eta 5 aldiz “Confederation Mondiale d`Accordéon”-ek urteko konposizio onenari ematen dion saria jaso izan ditu. Bere obrak Berliner Philharmoniker edota Washington-eko National Opera-n joak izan dira eta bere akordeoi eta orkestrarako obrak azken urteotan 60 orkestrek jo dituzte: EE.BB., Korea, Brasil, Turkia eta Europan Berliner Symphoniker bezelako orkestrek. Bere "Nostalgia" kanta Silvio Rodriguez-ek grabatu zuen euskeraz (erdera ez zen hizkuntza batean grabatzen zuen lehen aldia izan zelarik. Beste abeslari ezagun askok ere jo dituzte bere kantak.
Interprete bezela estatu mailan orkestra sinfoniko batekin jo zuen lehen akordeoilaria izan zen (RTVE-eko orkestrarekin). Geroztik hainbat orkestren solista ere izan da Berliner Symphoniker tartean. Txina, Iran, Amerika eta Europatik kontzertuak eman ditu eta hainbat estiloetako musiko handirekin kolaboratu izan du: Paquito D`Rivera (Grammy irabazlea), Jorge Pardo, Ara Malikian, La Mari (Chambao), Luis Auserón (Radio Futura), India Martínez...
13 CD grabatu ditu bere proiektuekin eta beste artisten 30 CD baino gehiagotan parte hartu du.