Hitzaldia OKENDOn. DENOK ELKARREKIN EUSKERAZ. IHINTZA MALHARIN. Elebidunen afasiari buruz: Bi hizkuntza komunikatzeko nahikoa ez direnean
25-02-2026 10:15
Maulen sortu nintzen 1998an eta Seaskako bidea segitu nuen, iparraldeko hiru probintzietatik pasatuz, Bordaleko unibertsitatera iritsi aitzin. Han, medikuntzako lehen urtea huts egin ondoren, psikologia ikastea deliberatu nuen. Lizentziako hirugarren urtea Norbegiako Bergen hirian bete nuen eta Bordalera itzuli nintzen neuropsikologiako master bat egiteko. Ikerketa eta klinika lotzen dituen neuropsikologo titulua lortu ondotik, bien arteko harremana sakontzeko Donostira etorri nintzen, doktoregoa baten egitera. Hizkuntza, kognizioa eta garuna ikertzen dituen BCBL ikerketa zentroko eta EHUko 3. urteko doktoregoa ikaslea naiz. Adimen artifizialeko teknika bereziak erabiltzen ditut afasia hizkuntz-nahasmenduaren alde batzuk simulatzeko elebidun eta eleanizdunetan.
Zientzia partekatzekoa dela sinesten dudanez, hainbat hitzaldi eta ekitaldietan parte hartzen dut, hala nola, San Telmo museoan hitzaldi bat eman nuen joan den urtean, baita Pint of Science ekitaldian ere. Bestalde, hiru urte daramatzat Xiberoko Botza irratian ‘Hünetik harat’ kronikan, garunari lotutako gai bat astero aurkeztuz