Hitzaldia OKENDOn. DENOK ELKARREKIN EUSKERAZ. XABIER AMURIZA. Irribarre bat - Baseko euskaldunen ingenioa

28-01-2026 10:15

Xabier Amuriza Zarraonaindia. Etxanoko Torreburu baserrian jaio zen, 1941-05-03an. Idazle, bertsolari, kazetari, ikertzaile eta irakasle. Abade egin zen 1965ean. Frankismoan, zazpi urte egin zituen Zamorako kartzelan. Laurogeiko hamarkadan, legebiltzarkide eta Bizkaiko batzarkide izan zen.

 

Euskal Herriko bertsolarien txapeldun, 1980 eta 1982an. Hainbat liburu ditu bertsolaritzaz, artean, Hiztegi errimatua, Zu ere bertsolari eta Enaz banaz. Itzulpenez gainera (Huxley, Lukrezio, Tazito, Dragoi Bola ...), bertso, kopla, prosa eta poema, dozena batzuk lan argitaratuak ditu. Saiakeretan, baditu, adibidez, Euskara batuaren bigarren jaiotza eta Bizkaiko bertsogintza izen orokorraren azpiko lau liburu. Diskoen artean, baditu batzuk bere izenpean eta beste batzuk musikariekin elkarlanean, adibidez: Anje Duhalde Amurizaren kantari, Bizkaiko kopla zaharrak (Tapia eta Leturia), Vizcayatik Bizkaiara (Oskorri), Betibizi (Kepa Junkera), Koplariak (Korrontzi) eta Requiem (González Acilu). Azkenik, kanta-hitzak ugari ditu, hainbat kantari eta musikarirentzat.

 

Azken aldian, webgune bat ireki du: www.amuriza.eus. Dagoeneko, 13 titulu argitaratuak ditu bertan. Azken biak Nik ere badakit hiltzaile izaten eta gaztelaniazko itzulpena: Yo también sé matar

Lugar: Casa Cultura Okendo

Uso de Cookies: Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información