HITZALDIA ELKARREKIN OKENDO K.E.an; -Izaskun Arandia; "Emakumearen jokaera euskal filmografian".

2023-04-26 10:15 -11:45

Izaskun Arandia Galarraga

Zinema eta telebistako produkzioan ibilbide luzeduna, Izaskunek Erresuma Batuko ikus-entzunezko enpresa ezagunetan lan egin zuen (TwoFour, Discovery Channel, BAFTA) IZAR Films ekoiztetxea sortu aurretik.

2012an “TO SAY GOODBYE” bere lehen film luzea ekoiztu eta idatzi zuen.
2013tik Euskal Herrian, Izaskunek film laburrak ekoitzi eta zuzendu ditu, eta guztira 6 dokumental luze ekoitzi ditu.

”Ni Naiz Naizena” websaila zuzendu zuen 2020an, lan honekin nazioarteko sari ezberdin irabaziz.
Gaur egun Mondragon Unibertsitateko zinema irakasle lanetan ari da eta film luzeen zuzendari gisa bere debuta izango den “My Way Out” dokumentala estreinatuko du 2023ko martxoaren 31an.

 

Lugar: Casa Cultura Okendo

Uso de Cookies: Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información