2025-05-15 10:30 -12:00
Foroaren laburpena 2025-05-15
13 foristen parte-hartzearekin hasi zen joan den maiatzaren 15eko foroa, maiatzaren 7an Erroman hasi berri zen KONKLABEARI buruz eztabaidatzen aritu zena.
Bertaratutakoek gutxienez bost konklabe ezagutu dituzte, foroan ekitaldi hori komentatzen zen lehen aldia zen. Ikuspuntu desberdinak kontuan hartuta, errespetuzko eztabaida aberasgarria izan genuen.
Foroaren bigarren zatian, Donostiako San Bartolome muinoa udal-mailan zein egoeratan dagoen azaldu zen, mendi-hegalean merkataritza-gune bat eta lurpeko aparkaleku bat eraikitzeko proiektuari buruz.
Proiektu horrek eztabaida handia sortu du hirian, eta Udalak bertan behera utzi du 2025eko apirilean. Orain, arazoa proiektua geldiaraztean eta S. Bartolome muinoaren etorkizuna zein izango den erabakitzean datza.
Lugar: Topalekua