HITZALDIA TOPALEKUAn: -Ana Sánchez Lasa; -"Jan Van Eyck eta edertasunaren garaipena".
2021-11-23 10:15 -11:45
Ana Sánchez Lasa
Madrilen ikasi zuen eta Arte Lanen Zaharberritze titulua lortu zuen Zaharberritze Eskola Ofizialean. Artearen Historian lizentziatua, Complutense Unibertsitatean. Madrilen, Erroman eta Bruselan espezializazio-ikastaroak egin zituen. 37 urtez aritu da Bilboko Arte Ederren Museoan 2012ra arte, zaharberritzaile gisa lehenik, eta bildumaren kontserbatzaile gisa gero. Erakusketen komisarioa izan da, hainbat ikerketa-lan argitaratu ditu eta ikastaro eta hitzaldi ugari eman ditu.