2026-09-18 08:00
ZURIAK eta URDINAK
TZIAR - SANTA KATALINA - DEBA - MUTRIKU (DB-03) 10,5 KM ▲▲
Eguna: 2026ko irailaren 18an
Ordua: 07:50ean
Irteera: Autobus geltokian, DB 03 autobusa
Helmuga: Itziar
Distantzia: 10,5 km
Zailtasuna: ▲▲
AZALPENA
Autobusez iritsi Itziarrera, eta elizarantz igoko dugu. Bertan Donejakue bideari helduko diogu eta bertatik segiko. Donibane landetxea pasa eta gero, gezi horiei segika San Rokerako zuzeneko bidea utzi eta pareta baten atzean erdi ezkutuan dagoen bidexka hartuko dugu. Zelaia zeharkatu eta pista bide batek baserrietara eramango gaitu. Handik igoko dugu Santa Katalinako ermitara eta behatokira. Ondoren berriro baserrietara jeitsi eta berehala ikusiko dugu Debara dioen seinalea. Bide horretatik lehenbizi San Rokera iritsiko gara eta beheraka eginez Debako erdigunera helduko gara. Tren geltokitik barrena, ibai gaineko behin behineko zubitik pasatuko gara bestaldera. Kalbaixora doan bidea ezkerretara utzi eta aurreraxeago hartuko dugu Debatik Mutrikuraino egin berri duten bidegorri ederra. Mutrikuko erdigunean bukatuko dugu ibilbidea.
GOMENDIOAK
Janzkeraren gomendioaz aparte, ibiltariok nork bere hamaiketakoa eta edaria eraman behar dugu, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.
BERDEAK eta GORRIAK
IRUNGO BENTAK - ELATZETA - ZUBELTZU - IRUNGO BENTAK (B-22) 10 KM ▲▲▲
Eguna: 2026ko irailaren 18an
Ordua: 08:05ean
Irteera: Euskotren geltokian, Easo plazan
Helmuga: Bentak
Distantzia: 10 km
Zailtasuna: ▲▲▲
OHARRA: Bastoiak eramatea beharrezkoa da, aldapa behera handia.
AZALPENA
Topoz Irungo Bentetara iritsi ondoren, Oiartzun aldera egingo dugu eta industrialdean Tesa lantegira iritsi, bertatik pasa eta ezkerretara dagoen pista hartu ondoren, berehala autopista azpitik igaroko gara. Baserri batzuek ikusiko ditugu eta goraka doan pistatik jarraituko dugu
zuhaitzen artean. Berriro asfaltora heldu, gurutzatu eta gora eginez Elatzeta ttonttorrera irtsiko gara. Bertan, Karlistadetako erdi erorian dagoen dorrea dago. Ondoren, lehengo bidetik beheraka hasi eta laster, bidezidor estu eta aldapatsu batetik behera abiatuko gara eta berriz ere errepidean izango. Eskubitara hartu eta erreka ondotik ur jauzi txiki era presatxoak ikusiko ditugu Olañeta baserrira arte. Goraxeagoko zubitxo polit batetik gurutzatuko dugu erreka, eta basoan sartzen den pista hartu, behetik gora egin eta bidegurutze batean ehiztarien postuak iragartzen dituen bidetik gora, berehala izango gara Zubeltzuko tontorrean. Etorri garen bidetik zertxobaik atzera egin eta eskubitara dagoen pista hartuko dugu goitik hehera eta azkenik, berriro ere Irungo Bentak auzoan bukatuko dugu gure ibilaldia.
GOMENDIOAK
Janzkeraren gomendioaz aparte, ibiltariok nork bere hamaiketakoa eta edaria eraman behar dugu, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.