Ibilaldia Fanderiatik Donostira.

2021-09-20 08:50 -13:30

 

Eguraldia dela eta, plan aldaketa dugu eta, biharkoa datorren irailaren 27ra atzeratuko genuke ; ordurako, bazkaltzen gelditzeko asmoa dezutenok, berriz izena eman beharko duzue.

Biharko, irailak 20, irteera hauxe dugu: Errenteriako Fanderia auzoa - Donostiako Gipuzkoa Plaza

Topagunea : Amarako geltokia (Easo).
Ordua : 8'50ean eta tren irteera 9etan.
Helmuga Fanderia.
Luzera : 10'5km.

Ibilbidea : Gabierrota pasealekutik aurrera Nafarroa etorbidea, Kaputxinoak, Buenavista, Herrera, Ategorrieta, Gros auzoko Nafarroa etorbidea eta Zurriola pasealekutik Gipuzkoa Plazara helduko gara.
Ondo segi.  

-----------------------------------------------

Gaurko irteeraren nondik norakoak.

Fanderian 16 lagun elkartu gara eta, nahiz eta zeruak mutur beltza erakutsi, Errenteriako erdigunetik aurrera eginez Kaputxinos gaina hartu dugu. Pasai Antxo pasa eta Buenavistan lehen euri erasoa jasan dugu, eskerrak aterpe batean babestu garela eta egoki jantzi garen. Atertu duenean, gure ibilbidean jarraitu dugu eta Bidebieta 1eko Bikote tabernan hamaiketakoa hartu dugu.
Indarrak berrituta gindoazen Ategorrietan beste euri zaparrada harrapatu gaituenean. Oraingo honetan, Zaharren Egoitza bateko aterpean babestu gara eta irteera amaitutzat eman dugu.

Gutxi gorabehera, erdiak Bus-a hartu dute eta gainontzekoak oinez etxera abiatu gara.
Hauxe izan da gaurkoa.

 

Lugar:

Uso de Cookies: Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información