HERNANI-URNIETA-HERNANI

2022-11-28 08:20 -13:30

Hurrengo irteera: Hernani -Urnieta-Hernani(Portu auzoa)

Eguna: azaroaren 29, astelehena.

Topagunea: Okendo kalea,18. BU13 geltokian. Autobus honek beste geltoki hauek ditu: Urbieta 20, Mendeurreneko plaza, Antxo Jakituna 26.
Helmuga Bertsolari Txirrita ( Hernaniko azken geltokia).

Ordua: 8'20ean eta autobus irteera 8'30ean.

Ibilbidea: Landaretik Florida auzora zuzenduko gara. Hernaniko zenbait txoko eta parke ezagutzeko aukera emango digu eta tartean Antzieta parkeko Ginkgo Biloba.
Jarraian, Santa Barbara aldetik Urnietara helduko gara eta Hernaniko Portu auzoan amaituko dugu.
Pedro Mari tabernan hamaiketakoa hartu ondoren etxera itzuliko gara.
Hortarako bi aukera ditugu, autobusa ala trena. Ordutegia jakinaraziko dizuegu.

Oharrak: ibilbidean lokatza aurki genezake, beraz... Eguraldia dela eta aldaketaren bat balego, igandean adieraziko genizueke, adi.
Adio

---------------------------------------

Gaurko, azaroak 28, irteeraren xehetasunak:

Hernanira heldu garenean pentsatzen genuen baino eguraldi hobea aurkitu dugu, zeruan urdin guneak azaltzen ziren eta; beraz, proposatutako hasierako Ibilbideari ekin diogu.

Marijo buru, Landare aldera jo dugu. La Florida pasa eta Antziolara zenbait txoko eta parke zeharkatuz. Marijok Ginkgo Biloba ikusgarri bat dagoen parkera eraman gaitu; ondoren, Zikuñaga ermitaren istorioa kontatu eta orain dela gutxi txukundu duten latsarria ikusi ahal izan dugu.

Denbora konturatzeke pasa zaigu eta ibilbidea moztu behar izan dugu tabernara garaiz iristeko. Hartu dugun bidea oso egokia eta atsegina izan da. Di-da batean Pedro Mari tabernan geunden.

Hamaiketakoa egin ondoren, taldea desegin da eta etxera itzultzeko autobusa hartu dugu.

Eguraldia portatu da. Pare bat aldiz zaparrada bota digu baina bestela ateri.
Partaideak: 22 lagun
Luzera: 8 km

Hurrengora arte.

Lugar:

Uso de Cookies: Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información