IBILALDIA: FANDERIA-ARDITURRI

2023-02-06 08:35 -13:30

 Fanderia - Arditurriko meatzeak.

Eguna: otsailaren 6a, astelehena

Topagunea: Amara geltokia (Easo).

Ordua: 8'35ean eta Topo irteera 8'45ean. Helmuga Fanderia.

Ibilbidea: Arditurrira daraman bidegorritik aurrera eginez Altzibar auzora helduko gara eta bertan komunera joateko aukera izango dugu. Ondoren, beti, bidegorria jarraituz Fortaleza jatetxera iritsitakoan hamaiketakoa hartuko dugu.

Honaino 8 km.

Segidan, etxera itzultzeko bi hautu izango ditugu:
A- Altzibar auzoraino oinez gerturatu (3km) eta bertan 20 minuturo pasatzen den autobusa hartu.
B- Fanderiara oinez gerturatu (7 km) eta bertan 15 minuturo pasatzen den Topoa hartu.

Laster arte

---------------------------------------

Gaurko, hilak6, irteeraren xehetasunak.

Fanderiako geltokira 9ak jota heldu gara.
Hamaiketakoa antolatu bezain pronto bidean jarri gara.
Goizean goizetik zeru oskarbia eta 5°ko tenperatura genuen baina goiza aurrera egin ahala, eguzkiak berotu du eta denok eskertu dugu.
Arditurriko bidegorria hartu eta bi orduz ibili ondoren, Tolare inguruan buelta eman dugu Fortaleza jatetxean hamaiketakoa hartzeko.
Gaurko paseo hau naturaz inguratuta egin dugu. Aiako Harria aurrean eta, ezker eta eskuin zelaiak. Oiartzun herri aberatsa da.
Honaino 8 km
Bukatutakoan, itzulera: batzuk Altzibar auzoan autobusa hartu dute ( 3 km gehiago) eta, gainontzekoak Fanderian Topoa hartu dugu ( 15 km guztira).

Partaideak : 51lagun.
Goiz ederra pasa dugu.
Ondo segi.

Lugar:

Uso de Cookies: Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información