IGELDO-ZUBIETA-LASARTE.

2022-12-05 08:25 -13:30

Datorren irteera: Igeldo - Zubieta - Lasarte.

Eguna: abenduaren 5a, astelehena

Topalekua: Okendo kalea,18. Dbus 16 geltokian.

Ordua: 8'25ean eta autobus irteera 8'35ean. Ondarretatik 8'45ean pasako da.

Ibilbidea: Igeldoko kanpin geltokian jaitsi eta Animalien Babeserako Egoitzarantz joko dugu. Autobide gainetik zubia gurutzatu eta aldapa leun bat gaindituz Arratzainera helduko gara.
Segidan, Usurbil aldera eta Saizar sagardotegi ingurutik N-634 errepidera ailegatuko gara. Jarrain, Zubietara zuzen- zuzenean. Hemen, Irigoien jatetxean mokadu bat hartuko dugu.
Honaino 8 km eginda.
Bukatzeko, Lasarten edo Errekalden Topoa hartuta etxera itzuliko gara.

Guztira 9'5 km

Ordura arte

-----------------------------------------

Gaurko, abenduak 5, irteeraren xehetasunak.

Igeldoko kanpinera heldu garenean 4° genituen baina astiro-astiro eguzkiak zulatu eta goiza epeldu du. Ikusmira paregabeaz gozatu ahal izan dugu.

Saizar parean Txara-Txikira jaitsi eta trena pasa zain egon gara; ondoren, hamabosnaka trenbidea gurutzatu dugu.

Martxa jarraitu dugu Zubietako Irigoien jatetxeraino eta bertan hamaiketakoa hartu dugu. Eguzkitan goxo egoten zen eta eskertu dugu.
Amaitu dugunean Urbilera daraman bidea hartu dugu. Etxera itzultzeko batzuk Errekalderatz jo dute eta gehienek, Lasartera Topoa edo busa hartzeko.

Partaideak: 46 lagun
Luzera: Lasarteraino 9'5 km
Errekalderaino 11'5 km

Ondo izan.

 

 

Lugar:

Uso de Cookies: Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información