LEGORRETA-TOLOSA

2023-06-05 08:05 -13:30

DATORREN IRTEERA: LEGORRETA - TOLOSA
Eguna: ekainaren 5a, astelehena
Topagunea: Atotxako geltokia (Renfe)
Ordua: 8'05ean eta tren irteera 8'17ean. Helmuga Legorreta. Iritsiera ordua 9etan
Luzera: 12'58ean

Ibilbidea: Legorretako San Miel auzotik abiatuko gara eta Ikaztegietatik pasatzerakoan, elizatik gertu, geldiune bat egingo dugu komunera joateko.
Ondoren, Alegiraino eta hemendik Oria ibaiaren ertzean dagoen bidegorritik gure helmugara, Tolosa.

Usabal kiroldegiko tabernan mokadu bat hartu eta etxera itzultzeko Tolosa Erdia tren geltokira joango gara.
Berandutzen bazaigu, kiroldegian autibusa har genezake tren geltokiraino.

Ondo segi eta laster arte

----------------------------

Gaurko, hilak 5, irteeraren xehetasunak.

Donostiatik 10 minutuko atzerapenarekin atera gara baina beste goraberarik ez dugu izan.
Legorretan taldea bildu eta gure ibilbideari ekin diogu. Goiza aurrera egin ahala tenperatura igotzen joan da eta Tolosara heldu garenean zerua garbi genuen.

Kiroldegiko Usabal tabernan hamaiketakoa egin ondoren gehienok etxera itzultzeko trena hartu dugu.

Gaur komisioa lau lagunek osatu dute eta egia esan, taldeko guztiok arduraz jokatu dugu.

Partaideak: 36 lagun
Luzera: 11 km
Hurrengora arte.

 

Lugar:

Uso de Cookies: Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información