2023-06-12 08:40 -14:30
Hurrengo irteera: Mendaro - Aranerreka bailara
Eguna: ekainaren 12a, astelehena
Topagunea: Amara geltokia (Easo)
Ordua: 8'40ean eta tren irteera 8'50ean. Helmuga Mendaro
Luzera: 10 km
Ibilbidea: Mendaroko Herriko Plazatik abiatuko gara Garagartza auzo aldera. Horrela, Aranerreka ibarran murgilduz, Kilimon ibaia bidelagun, zenbait baserrietatik pasako gara: Billate. Lasaldetorre, Lasalderrota, Errementari, Lizarrola.
Ibilbidea laua eta asfaltatua, tarte gehienetan arbolaz inguraturik.
Luzerari dagokionez, kontutan izanik tren ordutegia eta bidaiaren iraupena (joan-etorria 2 ordu) pentsatu dugu 5 km joateko eta beste 5 km bueltatzeko egitea, 3 ordutan. Horrela, 13etan Mendarora iritsiko ginateke hamaiketakoa hartzera.
13'30ean trena hartuko bagenu Amaran 14'30ean egongo ginateke.
Jakitun batzuentzat beranduegi dela, beste aukera bat ere badugu: ibilbidea murriztu eta Mendarotik ateratzen den 12'30etako trena hartuta 13'30erako Amaran egon daiteke; hauek, etxetik jateko zerbait eraman beharko lukete.
Hamaiketakoa Mendaroko Lagun Betikoak jubilatuen egoitzan hartuko dugu.
Denbora soberan izango bagenu Txokolate fabrika, Santa Ana eta Trinitate ermitak bisitatuko genituzke.
------
Gaurko, hilak 12, irteeraren, Mendaro - Aranerreka, laburpena.
Mendarora iritsi bezain pronto komuneko joan-etorria egin ondoren abiatu gara.
Kilimon ibaiaren ertzetik, badirudi azaldu eta desagertzen dena, 5 km egin ditugu eta berriro buelta.
Ibilbide atsegina eta arbolaz inguratuta. Lastima Kilimon ibai lehorra zegoela.
Mendarora heldu garenean, batzuk txokolate dendan sartu dira eta segidan jubilatuen tabernan hamaiketakoa hartu dugu.
Partaideak: 26 lagun
Luzera: 10 km
Hurrengora arte.