PASEO AIETE-URNIETA

2021-08-09 08:25 -13:30

Datorren irteera Aiete - Urnieta izango dugu.

Eguna: abuztuaren 9a, astelehena.
Topagunea: Oriamendi pasealekuan ikastetxe Alemanaren parean 8'45ean.
Bertara heltzeko Bulebarretik 8 '25ean ateratzen den Bus 31 har genezake. Autobus honen hurrengo geltokiak : Urbieta 6, Larramendi...

Ibilbidea: Oriamendi pasealekutik aurrera Galarreta frontoia pasa eta Santa Barbara mendi ingurutik, Elutxeta sagardotegia, Urnietan amaitzeko.

Hamaiketakoa Urnietan hartuko dugu.

Itzulera Busez edo trenez komeni zaigun bezala.

Gogoratu zaitezte 16an ez dugula irteerarik izango Aste Nagusia dela eta atseden eguna hartuko dugu eta.

------------------------------------------------

Oriamendi pasealekuan 10 lagun elkartu gara eta Galarretan beste bat gehitu zaigu;beraz, denera 11 lagun.
Kontutan izanda Galarreta eta Santa Barbara artean 85 metroko igoera dugula, nahiko erosoa izan da gaurko irteera.
Eguraldi paregabea eta inguru atsegina.
Urnietako Guria tabernan mokadu bat hartu dugu.
Honaino 9'2 m eginak genituen eta aho batez ibilbide luzetzea erabaki dugu; horrela, Hernaniko apeaderoan hartu dugu trena eta guztira 13 km izan dira egindakoak.

Lugar:

Uso de Cookies: Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información