Ibilaldia: Anoeta-Asteasu-Billabona

2022-01-24 08:35 -13:30

Hurrengo irteera: Anoeta-Asteasu-Billabona.

Eguna: urtarrilaren 24a, astelehena.
Topagunea: Norteko tren estazioa( Donostia).
Ordua: 8'35ean eta tren irteera 8'48ean. Helmuga Anoeta.

Ibilbidea: Oria ibai ertzetik Zizurkilgo Elbarrena auzoraino; han, bidegorria hartu eta zuzen-zuzen Asteasura heldu arte.
Kabela tabernan hamaiketakoa eginda Billabonara itzuliko gara trena edo Bus-a hartzeko. Amaitu dugu.
Anoetatik Asteasura 9'4km daude eta Asteasutik Billabonako tren geltokira beste 4'1km; beraz, guztira 13'5km.
Ondo izan.

---------------------------------------------------

Gaurko irteeraren nondik norakoak azalduko dizkizuegu.
Anoetatik abiatu gara, Zizurkiletik pasa eta Asteasura heldu arte.
Goiza hotza, ingurua izotzarekin zurituta zegoen baina, poliki-poliki eguzkiak bere lana egin du eta bazterrak goxatu ditu.
Bide lasaia eta laua. Billabonatik Asteasura erreka ertzetik, alde batean industria guneak eta bestean nekazal giroa.
Hamaiketakoa Kabela tabernaren terrazan hartu dugu. Jendea gustura gelditu da.
Partaideak: 28 lagun.
Luzera: 13'5 km.

Oharra: taldeko batek, terrazan, makil bat utzi du ahaztuta eta Joxek jaso du.
Ondo izan.

Lugar:

Uso de Cookies: Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información