Donostiatik Pasai Donibanerako pasealekua eta hiruhilabetetako bazkaria.

2021-09-27 09:00 -16:00

Hurrengo irteera Donostia - Pasai Donibane + hiruhileko bazkaria.

Eguna : irailaren 27a, astelehena.
Ordua : 9etan.
Topagunea : Gipuzkoa plaza, Foru Aldundiaren parean.
Luzera : 11'7km.

Ibilbidea : plazatik kaira abiatuko gara eta segidan Paseo Berria, Kursaal, Ategorrieta, Trintxerpe, Pasai San Pedrora heldu arte. Motora hartu aurretik ohiko komuneko jira egin eta Donibanera pasako gara. Bokala jarraituz Puntetara iritsi, gira egin eta herriko plazan emango diogu amaiera.

Bazkaria Ganbara jatetxean izango dugu eta beharrezkoa da, aldez aurretik, izena ematea. Horretarako, ostiralak 24 baino lehen, whatsapp-en bidez zuen izena bidali eta kuadroa osatzen joango gara.

Asteleheneko menua, gutxi gorabehera, 13€ da.

Ordua: 13,30 ean

Ondo segi.

------------------------------------------

Gaurko, irailak 27, irteeraren laburpena hauxe da :
Gipuzkoa Plazatik abiatu eta Apaizen Paseotik aurrera, Paseo Berria, Okendo Kultur Etxeraino iritsi arte; hemen, 10 minutuko geldialdi hartu dugu komuneko buelta egiteko. Segidan, Ategorrietatik Intxaurrondoko oinezko bidetik Herreraino.
Bertan ohiko hamaiketakoa egin ondoren Trintxerpe zeharkatu eta Pasai San Pedron motoraz Donibanera pasa gara.
Donibanen Puntetara joan - etorria egin, gehienbat goialdetik, non ikusmira paregabeaz gozatzeko aukera izan dugun, eta Ganbara jatetxean bukatu dugu.

Menua primerako eta gure arteko giroa zer esanik ez!. Etxera itzultzeko Bus -a hartu dugu.
Oraingoan 31 lagun izan gara eta 15km egin ditugu.
Izan ondo.

 

Lugar:

Uso de Cookies: Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información