IBILALDIA IGELDO-SANTUENEA (Usurbil)

2021-09-13 08:25 -13:30

Hurrengo irteera Igeldoko kanpina- Santuenea ( Usurbil).

Eguna : irailaren 13a, astelehena.
Topagunea : Okendo kalea 18.
Ordua : 8'25ean. 8'35ean BUS 16 hartuko dugu. Ondarretatik 8'45ean pasatzen da, gutxi gorabehera.
Helmuga : Igeldoko kanpaina.
Luzera : 10'4km.

Ibilbidea : 9etan kanpineko biribilgunean emango diogu hasiera; laster, ezkerrera eginez Animalien Babeserako Egoitzarekin egingo dugu topo eta aurrera jarraituz Urdaira sagardotegira daraman bidetik, autobidea pasata Aginagara helduko gara. Orain arte egin dugun bide guztia beheraka da.
Aginagan Txokoaldetik behera, N-634 errepidea gurutzatuta, Oria ibaiaren ezker aldetik gure ibilbidearen amaierara iritsiko gara, Santuenea

Hamaiketakoa Atxega Jauregian hartuko dugu.

Etxera itzultzeko Kostaldeko trena har genezake.

-----------------------------------------------------------

Gaurko irteeraren, Igeldoko kanpina - Santuenea ( Usurbil), xehetasunak.

9'15 inguruan abiatu gara kanpinetik. Eguraldi lainotsua eta beroa, eskerrak tarteka altxatzen zen haizeari eta arbola eman diguten itzalari, ibilbidea jasangarriagoa egin zaigu.

Lehen zatia, Igeldo - Aginaga, malda behera izan da eta batzuentzat ez oso erosoa ; baina tira! aurrera egiteko gai izan gara. Aginagara iritsi eta zubia gurutzatuta, Txokoalden komuneko beharrak egin eta atseden aldia hartu ondoren berriz martxan jarri gara.

Bigarren zatia, Oria ibaiaren ondoan, guztiz laua, sagarrondoz, Intxaurrondoz eta baratzez (piperminak jaun eta jabe) inguraturik egin dugu. Paraje aberatsa eta ederra eskaini digu Aginagak. Horrela, giro ederrean, Santuenea auzora heldu gara eta gure helmugara.

Atxegan hamaiketako oparoa egin eta, trena hartu dugu etxera itzultzeko.

12km eginda eta partaideak 20 izan gara.
Egun bikaina gaurkoa ere!

Lugar:

Uso de Cookies: Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información