Ibilaldia: Orioko hondartzak, Txurruka eta La Antilla.

2022-01-17 08:40 -13:30

Datorren irteera Orioko hondartzak.

Eguna :Urtarrilaren 17a, astelehena.
Topagunea: Amarako geltokian 8'40ean eta tren irteera 8'50ean. Helmuga Aia-Orio.
Luzera: 10'3 km.

Ibilbidea: Orioko geltokitik abiatu eta Txurruka hondartzako bidea hartuko dugu, morruan buelta eman eta bide berdinetik, zubia gurutzatu eta Orio erdigunetik ibaia jarraituz La Antilla hondartzara iritsiko gara. Handik herriko plazara helduko gara eta ohiko hamaiketakoa Babes Leku tabernako terrazan hartuko dugu.

Etxeko itzulera trenez egingo dugu.

---------------------------------------------

Hemen dituzue gaurko irteeraren xehetasunak.
Oriora iritsi bezain pronto Txurruka hondartzara abiatu gara eta morruan argazki bat atera dugu.
Hasieran, eguraldi freskoa izan dugu baina goiza aurrera egin ahala eguzkia berotzen hasi da eta denok eskertu dugu.
Itzuleran, didezidor batean sartuta, zenbait kide egin beharrekoak egin-eta herri aldera jo dugu. Zubia gurutzatu eta plazan beste geldiune bat egin dugu komuneko buelta egiteko.
Segidan, itsasadarra jarraituz Antilla hondartzatik barrena herriko plazara heldu gara eta bertan, eguzkipean, hamaiketako ederra hartu dugu. Hemen amaitu da gure gaurko irteera.
Itzulera trenez egin dugu. Primerako goiza bota dugu!.
34 lagun elkartu gara eta 11km egin ditugu.
Ondo izan.

Lugar:

Uso de Cookies: Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información