Paseo desde Plaza Gipuzkoa a Hernani (Karabel)

2021-09-06 09:00 -2021-09-1313:30

Datorren irteera Donostia - Hernani.

Eguna : irailaren 6a, astelehena.
Topagunea : Gipuzkoa plazan, Foru Aldundiaren parean.
Ordua : 9etan.
Luzera : 11'7km.

Ibilbidea : Gipuzkoa plazatik irten, Santa Katalina zubia gurutzatu eta Urumea ibaiaren eskuin aldetik aurrera Burdin zubia, Riberas auzoa eta Txomin Enea. Ibilbide osoan Urumea ibaia bidelagun izango dugu. Segidan Kristobaldegi pasealekua, Martutene, Astigarraga, Ergobia auzoa eta azkenik, Akarregi industrialdetik Karabel auzoraino. Hemen, hamaiketakoa egingo dugu.

Itzulera autobusez egin genezake edo, nahi izan ezkero, Hernanitik trenez.

-------------------------------------------------

Hemen duzue gaurko irteeraren, Donostia - Hernani, laburpena.
Hasi animoso egin dugu, 12 lagunek, baina goiza aurrera egin ala, berotzen hasi du eta Riberasen beroa gehi itzal falta nabarmena zen. Martutenen geldialdi bat egin dugunean, aho batez erabaki dugu Astigarragan amaiera ematea ( 30° inguruan geunden).
Hamaiketakoa Astigarragako Ametza tabernan hartu dugu : txorizo tortila, txorizo egosia eta sagardoa bustitzeko. Dena goxoa.
10km eginda, gehienak autobusez itzuli dira, lau lagun izan ezik; hauek, oinez Loiolaraino egin dute bertan Topoa hartzeko. Azkeneko hauek, 5km gehiago eginez bukaera eman diote.

Lugar:

Uso de Cookies: Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información