2023-06-19 08:20 -13:30
Hurrengo irteera: Leitzaran bailara (Andoain)
Eguna: ekainaren 19a, astelehena
Topagunea: Atotxako tren geltokia (Renfe)
Ordua: 8'25ean eta tren irteera 8'33ean
Luzera: 12 km
Ibilbidea: Andoain Erdia geltokian jeitsi eta "tren txiki" bidegorria hartuko dugu.
Bi tuneletatik pasata " biserara" iritsiko gara. Honaino, 5'5 km.
Buelta eman eta Leitzaran Bisitarien Etxean geldiune bat egingo dugu komunera joateko erabiliko duguna.
Sorginen zubian argazki batzuk atera ondoren berriz martxan, antzinako ubidetik, Andoaineraino.
Goiko Plazan hamaiketakoa hartu eta etxera itzuliko gara trenez edo BU03 autobusez (bereziki egokia Antigua auzoan bizi direnentzat)
Ondo segi
-------------------------
Gaurko, ekainak 19, irteeraren xehetasunak.
Andoain Erdia geltokira heldu garenean Plazaolako bidegorrira abiatu gara.
Zenbait tunel pasa ondoren "la bisera" deituriko arrokara iritsi eta bira eman dugu etorri garen tokitik itzultzeko.
Eguraldi atsegina nahiz eta aukeran, bero xamar.
Partaideak: 34 lagun
Luzera: 13 km
Ondo segi