URNIETA-TXOMIN ENEA

2022-06-06 08:25 -13:30

Datorren irteera: Urnieta - Txomin Enea

Eguna: ekainaren 6a, astelehena.
Topagunea: Norteko tren estazioa (Renfe).
Ordua: 8'25ean eta tren irteera 8'33ean. Helmuga Urnieta.
Luzera: 11 km.

Ibilbidea: hasierako zatia trenbide ondotik egingo dugu, Portu auzoa, Ibarrolaburu eta Hernaniko Karabel auzoa. Rugby klubetik pasa eta Zubiondo industrialdetik Martuteneko bidea hartuz Urumea ibaiaren ezker aldetik Txomin Enea auzora helduko gara.
Hamaiketakoa hartu ondoren agur esango diogu elkarri.
Izan ondo.

---------------------------------------------------------

Gaurko irteeraren laburpena:

22°ko tenperaturarekin, zenbait momentutan bero eta guzti. Gaur Marijo izan dugu gidari. 24 partaide.
Hernaniko bidea hartu dugu Portu auzoraino. Paseo atsegina zuhaitz artean.
Ondoren Karabel auzoa, baratzak eta Astigarragako Ergobia auzoan komuneko buelta egin dugu.
Martutenen, ireki berri duten ibai ertzeko bidea jarraituz Txomin Eneara heldu gara.
Bertan ohiko hamaiketakoa hartuta etxera abiatu gara.
Txomin Enearaino 11 km eta luzatu dutenak Kristina Enearaino 13 km
Ondo segi.

Lugar:

Uso de Cookies: Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información