ZUMAIAKO DUNAK, PADURAK ETA HIRUHILEKO BAZKARIA.

2023-04-03 08:40 -16:00

 Zumaiako dunak, padurak eta hiruhileko bazkaria.

Eguna: apirilaren 3a, astelehena

Topagunea: Amara geltokia (Easo)

Ordua: 8 '40ean eta tren irteera 8'50ean. Helmuga Zumaia

Luzera:12 km

Ibilbidea: geltokitik irten eta Basosta bidea hartuko dugu. Herriko kaxkoa utzi eta baso txiki bat gurutzatuta Urola ibaiarekin egingo dugu topo. Itsas behera izango dugunez Beduako irlak ikus ahal izango ditugu eta bertako hegaztiak.
Ondoren, Artadi auzoa goiko aldean dugula bidegorritik aurrera trenbideko zubitik pasako gara. Toki aproposa arraunlariak eta piraguistas ikusteko eta txalotzeko.
Behin itsas kiroldegira iritsita joko dugu Zuloaga museoara baino lehen ezkerretara eginez dunak eta padurak begiztatuko ditugu.
Amaitzeko, herritik pasata Itsasargira hurbilduko gara eta Itzurun hondartzatik San Telmo ermitara, bertatik Flyschak ikusiz. Buelta emanda Eusebio Gurrutxaga plazan dagoen Kupela jatetxean, 13'30ean, bazkalduko dugu.

Itzulera trenez egingo dugu.

----------------------------

Gaurko, apirilak 3, irteeraren xehetasunak.

Lehenik eta behin, Batzordeko 5 kideek egindako lana azpimarratu behar dugu.
Eguraldia ere portatu da, ateri.

9'30ean abiatu gara. Lehen parada dunak eta padurak. Hau lasaitasuna! Zuloagaren etxetik pasata Urola ibaiaren eskuinaldera jo dugu. Faroaren aurrean.
Ondoren, herri aldera eta zubia gurutzatuta bidegorria, Urolaren ezkerraldetik , hartu dugu malekoraino.
Marijok azaldu digu nola 1960. urtean olatu batek 7 ikasle irentsi zituen. Herriak, gertatukoaten oroimenez, oroigarri bat jarri zuen.
Segidan eta bukatzeko, Itzurun hondartzara abiatu gara eta San Telmo ermitatik Flyschak ikusiz argazki batzuk atera ditugu. Bazkaria eta jatetxea primerakoak.

Partaideak: 51 lagun
Luzera: 12 km

Denon partetik txalo zaparrada bat Batzordeko kideei. Mila esker!

Lugar:

Uso de Cookies: Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información