Bidezidor kiroleko irtenaldia. ZURI eta BERDEAK ____ GORRI eta URDINAK

2022-11-11 08:00

ZURI eta BERDEak

ANDOAIN-LEITZARAN-KANALAK- MANDABEITIA-GOIBURU-BILLABONA (T-15) 16,- km ▲▲▲

Eguna: 2022eko azaroaren 11an

Ordua: 08:05ean

Irteera: Norteko tren geltokian (RENFE).

Distantzia: 16,- km

Zailtasuna: ▲▲▲

AZALPENA

Andoainera trenez iritsi ondoren, Leizarango Plazaola bidera zuzenduko gara. Bertatik aurrera egin eta Kanaletara seinalera (eskubitara) heltzean, bide horretatik jarraitu eta Leizaran ibaiaren gaineko zubi batetik igaro ondoren, pista bidetik goruntz abiatuko gara. Lehenbiziko kanala eskubitara utzi eta igotzen segiko dugu (marka txuri eta horiak jarraituz) bigarren kanalera eta Praixkuren bordara iritsi arte. Bertan Mandabietara adierazten duen bideari jarraiki, bost bat kilometro egingo ditugu beti ere kanalaren ondotik ibiliz. Ondoren goitik behera segi eta Mandabietako bidegurutzera helduko gara. Han, Billabona dioen gezia kontuan hartu eta berari segika A-15 aren gaineko zubitik igaro, bizpahiru baserri atzean utzi eta Fleming Herri Eskolaren ondotik zehar, iritsiko gara azkenik Billabonako erdigunera.

NAHITAEZKOA MOZORROA ERAMATEA

GOMENDIOAK

Janzkeraren gomendioaz aparte, edaria eta zerbait jateko ekartzea komenigarria litzateke, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.

URDIN eta GORRIak

ZARAUTZ-SANTA BARBARA-ASKIZU-ZUMAIA (K-20) 10,- km ▲▲

Eguna: 2022eko azaroaren 11an

Ordua: 08:10etan

Irteera: Easoko Topo geltokiren aurrean.

Distantzia: 10,- km

Zailtasuna: ▲▲

AZALPENA

Amarako Easo geltokian trena hartu eta Zarautza. Han, Santiago bidea hartuko dugu eta Sta. Barbaratik zehar mahastiak ikusiz Garateko errepidera helduko gara. Goitik behera ekin eta Getariako hilerri ondoan ezkerreko bidetik S.Prudentzio eta Askizura helduko gara. Han aurreraxeago jarraitu eta eskubiko bidetik goitik behera eginez, Zuloaga museora lehen eta ondoren Zumaiara jeitsiko gara.

NAHITAEZKOA MOZORROA ERAMATEA

GOMENDIOAK

Janzkeraren gomendioaz aparte, edaria eta zerbait jateko ekartzea komenigarria litzateke, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.

 


 

Lugar:

Uso de Cookies: Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información