Ander Izagirre. “Potosí” (Topaleku)

2018-02-27 10:00 -12:00

Ander Izagirre kazetari eta idazle donostiarra (1976) kazetaritza narratiboan nabarmentzen da batez ere - erreportajeak, kronikak, biografiak, edota bidaiei buruzko kontaketak-. Bere hitzek ederki asko adierazten dute zerek bultzatu duen literatura mota hau egitera: “Kazetaritza-kronika atakak irekitzen saiatzen da beste istorio batzuen, beste pertsona batzuen, oso arreta gutxi eragiten duten beste leku batzuen argitasuna sar dadin. Niri ondo deritzat gizarte batek beste batzuei begirada bat bota diezaiela, beste bizi izateko moduak ezagut ditzala, eta zalantzan jar ditzala bere bizi izateko moduak, hausnar dezala nola haien bizitzak gure bizitzekin erlazionatzen diren …”

Erreportajeen artean hainbat gai jorratu ditu: Kolonbiako gatazkako biktimak, Chernóbillen bizirik dirauen populazioa, Mexikon desagertzeko arriskuan dauden zenbait hizkuntza, Panamako uharteetako biztanleak arriskuan daudenak itsasoaren gorakada dela eta, Mafiaren aurka altxatu ziren siziliarrak, Argeliako iheslari saharauiak, Boliviako haur meatzariak, Pangea izeneko espedizioa kontinente bakoitzeko alderik beherenera eta abar luze bat. Kirolaren inguruan ere idatzi du, eta hala, txirrindularitzarekiko duen zaletasunaren ondorioz, Plomo en los bolsillos liburua idatzi zuen. Liburu honetan, Frantziako Tourraren inguruko pasadizoak kontatzen ditu.

Irabazi dituen sarien artean, hauek dira gailentzen direnak: 2015an Europako kazetaritza saria, “Así se fabrican guerrilleros muertos” erreportajearengatik eta 2017an Euskadi literatur saria irabazi zuen “Potosi” liburuarengatik. Liburu honetan Ander Izagirrek Cerro Rico de Potosíko meatzariek mendeetan zehar jasan duten drama latza islatzen du, neskatila meatzari eta bere eguneroko behartasunez eta itxaropenez betetako istorioren bidez.

Lugar: Topalekua

Uso de Cookies: Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información