ANTZERKI TAILERRAREN EMANALDIAK -Urriaren 1ean: OKENDO KE -Urriaren 20an: ASTIGARRAGA
Hitzaldia OKENDOn. DENOK ELKARREKIN ETA EUSKERAZ. ASIER BLAS. AEBak hauteskundeen ostean: barne-krisia eta botere globalaren eraldaketa
2026-11-25 10:15
Asier Blas Mendoza Politika eta Administrazio Zientzia saileko irakaslea da UPV/EHUn. Sail honetako zuzendaria izan zen 2018 eta 2022 artean. Parte Hartuz ikerketa taldeko kidea da. Egun EHUko Ikasleen eta Konpromiso Sozialerako errektoreordea da. Bere ikerketa lerro nagusiak demokrazia ereduak, nazio gatazkak eta nazioarteko politika dira. Lituaniako Kaunaseko Vytatutas Magnus Unibertsitateko irakaslea izan da eta irakasle bisitaria Ivane Javakhishvili Tbilisiko Estatuko Unibertsitatean. 2012an “Manuel Giménez Abad” X. saria irabazi zuen Modelos de democracia en las comunidades autónomas españolas lanagatik. Hamarnaka lan akademiko argitaratu ditu, azkenekoen artean “Golpes de Estado del siglo XXI y la revitalización del factor externo: el caso ucraniano” (2022) eta “Implementation performance in the field of the EU Customs Union: consequences of differentiated policy implementation on customs control efficiency” (2023). Esparru akademikotik kanpo hedabide desberdinekin kolaboratzen du eta ohikoa da bere partaidetza Euskal Irrati Telebistan (EITBn) eta Argia aldizkarian