HITZALDIA ELKARREKIN OKENDO K.E.an; -Gurutz Linazasoro; "Garunaren manipulazioa"

2024-04-17 10:15 -11:45

Gurutz Linazasoro

Parkinson gaixotasunean eta gaixotasun neurodegeneratiboetan espezializatutako neurologoa.

Quirón Salud-Policlínica Gipuzkoa Taldeko Alzheimer eta Parkinsonerako Terapia Aurreratuen Programako zuzendaria.

Nanoteknologiako Espainiako Plataformako Talde Klinikoen ordezkaria da, eta mugimenduaren nahasmenduei buruzko Urteko Ikastaro Nazionalaren buru ere bada.
Gurutzek 150 artikulu baino gehiago argitaratu ditu estatuko eta nazioarteko aldizkari zientifikoetan, eta 300 hitzaldi baino gehiago eman ditu. Horrez gain, Parkinson gaixotasunaren alderdi medikoei buruzko sei liburu eta dibulgazio zientifikoko beste lau liburu idatzi ditu: "No te comas el coco", "Ciencia Diaria", "Cerebro y Fútbol" eta "Salsa para tu coco". Aldizka argitaratzen du tokiko hedabideetan ("El árbol de la Ciencia" atala "Diario Vasco" egunkarian).

Gurutzek hiru sari jaso ditu: ikerketa-proiektu onenaren Parkinson saria, Espainiako Neurologia Elkartearen hezkuntza-lan onenaren saria (2008) eta ikerketa zientifikoaren saria Parkinson-en (2009).

Espainiako Parkinson Federazioko eta Espainiako Distoniaren Aurkako Elkarteko batzorde zientifikoko kidea da.

Lugar: Casa Cultura Okendo

Uso de Cookies: Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información