Hitzaldia OKENDOn. DENOK ELKARREKIN. AITZOL G.ETXARRI. Neuroteknologiak: Giza garuna ulertzeko eta konpontzeko bidean

2026-03-18 10:15

Aitzol Garcia-Etxarri Ikerbasque ikertzailea da Donostia International Physics Centerren. Jakiundeko kide urgazle gaztea ere bada.
Aitzol telekomunikazioetako ingeniaria da eta zientzia fisikoetan doktorea. Javier Aizpuruak eta Pedro Miguel Etxenikek gainbegiratu zuten doktorego-tesia, eta 2010eko doktorego-sari berezia jaso zuen. Ondoren, Stanfordeko Unibertsitatean lau urtez lan egin zuen ikertzaile gisa. 2015ean, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Fellows Gipuzkoa laguntzari esker, Donostiara itzuli zen bere ikerketa-taldea osatzeko.
Gaur egun, Aitzol DIPCko nano-fotonikako taldearen buru da, non hamar bat ikertzailek argiaren eta nanopartikulen arteko interakzioa aztertzen duten. Ikerketa horiei esker, teknologia optiko berriak garatu ahal izan dira, biomedikuntzaren eta konputazioaren arloan aplikazioak dituztenak.
Bestalde, Aitzol beste abentura zientifiko batzuen buru ere bada, hala nola “NanoNeuro” proiektuarena. Proiektu honek nanopartikulak erabili nahi ditu izaki bizidunetan jarduera neuronala modu seguruan eta ez-inbaditzailean erregistratu eta beharrezkoa denean moldatzeko.
Aitzol zientzia-dibulgatzailea ere bada. Besteak beste, dibulgazio-hitzaldi ugari ematen ditu eta mota askotako zikloetan parte hartzen du. Euskadi Irratiko Baipasa saioko kolaboratzaile izandakoa da, eta aldizka Jot Down Magazine bezalako argitalpen kulturaletan parte hartzen du. “Harrotasuna zientzian” ekimenaren sortzaileetako bat da.

Lugar: Casa Cultura Okendo

Uso de Cookies: Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información