ANTZERKI TAILERRAREN EMANALDIAK -Urriaren 1ean: OKENDO KE -Urriaren 20an: ASTIGARRAGA
Hitzaldia OKENDOn. DENOK ELKARREKIN. EUSKERAZ. ASIER BASURTO. Desazkunde turistikoa: Hirien eta lurraldeen turistifikazioari aurre egiteko proposamena
2026-12-09 10:15
Soziologoa da eta euskararen soziolinguistika arloko ikerketan dihardu lanean.
Donostiaren turistifikazio prozesuarekin kezkatuta, bestelako hiri-eredu baten aldeko ekintzetan parte hartzen du azken urteotan: datuen azterketa, eztabaida, salaketa, mobilizazioa eta proposamen alternatiboen eraikuntzan. Hiriko, Euskal Herriko eta nazioarte mailako hainbat forotan parte hartu du, bide horretan. “Bizilagunekin” desazkunde turistikoaren aldeko donostiarren plataformako kide da.
2026ko urtarrilean Deustuko unibertsitateak Gipuzkoako Foru Aldundiarekin lankidetzan argitaratutako “Turismo jasangarrirako eta adimendunerako bidea Gipuzkoan” liburuan kapitulu bat idatzi zuen “Donostiaren turistifikazioaren ondorioak, etxebizitza larrialdia eta erreakzio herritarra” izenburuarekin.
2026ko apirilean “TURISMOA: Desazkundera Bidaia” liburua argitaratu du Argia-rekin. Eta hurrengo hilabeteetan Euskal Herriko hainbat lekutan aurkezpenak egingo ditu.