Jesús Tapia: “Prehistoria Euskal Herrian” (Topalekua)

2017-11-14 10:00 -12:00

Jesús Tapia Sagarna. Filosofia eta Letretako lizentziatua (Historia espezialitatea) Granadako Unibertsitatean (1996). Hainbat indusketatan eta arkeologia-lanetan parte hartu du Aranzadirekin 1993tik. 2002tik Aranzadiko Kide Aktiboa eta Historiaurreko Arkeologia Saileko kidea da.

Burututako lanek eta kolaborazioek Euskal Herriko Historiaurrearen arloari eta Kantauriko eremuari erreparatu diote batez ere. Sirian eta Argentinako Patagonian garatutako nazioarteko ikerketa-proiektuetan parte hartu du baita. 2003tik, bere ikerketa-proiektuak zuzendu ditu Aranzadiko kide den aldetik, aire zabaleko historiaurreko aztarnak aurkitzera eta Gipuzkoako historiaurrean gutxi azaldutako aldiak ikertzera bideratuta. 

Lugar: Topalekua

Uso de Cookies: Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información