Mertxe Urteaga: “Euskal hiribilduen sorrera” (Topaleku)

2018-03-06 10:00 -12:00

Arkeologoa.  Arkeologian lizentziatua eta doktoratua Valladolideko Unibertsitatean, egin dituen ikerketek Gipuzkoako Aro Iluna bezala ezagutzen dena izan dute ardatz. Jarduera arkeologikoak profesionalizatzearen alde egin du lan nabarmena (CFJAUko zuzendaria, arkeologia-teknikaria, Euskal Gobernuko Ondare kulturalaren teknikaria, EHUko Ondare artistikoaren eta arkeologikoaren Masterraren koordinatzaile, ARKEOLAN Fundazioaren zuzendaria); era berean ondare arkeologikoa sozializazioaren alde ere ahalegin handia egin du.  Azken esparru honetan nabarmendu beharra dago zuzendari moduan egin duen lana bai Irungo Oiasso Museoan bai Bidasoako Nazioarteko Zinemaldi Arkeologikoan. Horrez gain, irakaskuntza ere jorratu du; horrela, Euskal Unibertsitateko Letretako Fakultateko irakasle izan ezik, Graduondo ikasketetan –nazionalak nahiz nazikoartekoak- ere parte hartu izan du irakasle gonbidatu gisa. Horrez aparte, hainbat liburu, makina bat artikulu, Arkeolan Buletina eta abar ere argitaratu ditu.  Gaur egun Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura Zuzendaritzan egiten du lan, Ondare historiko-artistikoaren  sailan hain zuzen ere.

 

Lugar: Topalekua

Uso de Cookies: Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información