Peio García Amiano (“Zaporeak” proiektua): “Errefuxiatuen zaporeak” (Okendo Kultur Etxea)

2017-11-29 10:00 -12:00

Euskal talde gastronomiko batek Zaporeak izeneko egitasmoa jarri du abian, Chios uharte grekoko errefuxiatuei eta boluntarioei jaten emateko asmoz. Talde horretako fundatzaileen arteko bat kazetari gastronomikoa den Peio García Amiano dugu. 2016. urtean zehar Zaporeak Proiektuak 500.000 janari-errazio baino gehiago banatu ditu errefuxiatuen artean, egun bakar batean ere hutsik egin gabe. Janari-errazio horiek prestatzeko 300 boluntario baino gehiago pasa dira Chios-ko sukaldetik. 2017ko urtean zehar janariak nahiz hainbat material bidaltzen jarraitu dute bai Chios-era, nahiz Atenasera edota errefuxiatuak dauden beste hainbat tokitara. Adin eta maila sozial ezberdinetako hainbat eta hainbat kidek osatu dute Zaporeak familia.

Lugar: Casa Cultura Okendo

Uso de Cookies: Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información