OSTEGUNETAKO FOROA: AMATASUN SUBROGATUA JARRAIPENA (KOLOKIOA)

2021-03-25 10:30 -12:00

Zer da amatasun subrogatua?

Amatasun subrogatuan emakume batek, bi aldeen arteko akordio batetaz, haurgintza aurrera eramateko konpromezua hartzen du eta jaioberria bikote edo pertsona bakanari emateko, ama bezalako eskubideak erreninziatuz. Maiz dirutrukez egiten da.

ESPAINIAR ESTATUAN EGOERA

Espainiar Estatuan amatasun subrogatuaren tratamenduak ez dira zilegi Lagundutako Erreproduzitze Tekniken Legearengatik, baina edozein hiritarrarentzat zilegi eta guztiz legala da seme edo alaba bat izatea honen bidez erregulatua dagoen beste herrialde batean.

Aldeko legedia duten herrialdeak dira: Kanada, Amerikako Estatu Batuak, Ukrania, Errusia, Georgia, Grezia, Erresuma Batua, Australia eta India. 

Dirukontua ere oso desberdina da. Amerikako Estatu Batuetan 120.000/ 160.000 dolar eta 26.000/100.000 beste herrialdetan

Amatasun subrogatua doakoa den herrialdetan haurdun emakumeak  ezin du ekonomi konpensazio bat hartu prozesua aurrera eramateagatik baina haurgintzako prozesua gastuak ordaintzeko kobratu dezake, adibidez, mediku errebisioak, bidaiak, haurgintzako jantziak eta galdutako laegunengatik.

EZTABAIDA

Lehenengo galdera zera izan zen: Ama/aita izateko eskubidea dagoela uste al duzue?

Batzuk ados zeuden eskubide horrekin eta ez zuten arazorik ikusten inori min fisiko edo psikiko egiten ez zaion bitartean. Gainera egoera ekonomiko larriak, batez ere  gehienetan emakumeek sufritzen dutena, konpontzeko edo arintzeko lagunduko luke.

Hala ere beste jende multzo batek iritzi erabat desberdina zuen. Desiatze hutsagatik ez dela eskubide bat sortzen ideia konpartitzen zen. Gure desioak asetzeko salerosi daiteken edozer izatea lojika ekonomista besterik ez da. Eredu horrekin organuen salmenta, haurrak eta edozein pertsonaren salerosketara heldu gintezke.

Praktika hauekin haurra menkantzia hutsa bihurtu daiteke eta emakumea inkubagailua, haurgintzako bederatzi hilabetetan esklabua izanik eta ondasun ekonomiko haundiak sortzeko industria bat eraikiz.

 

Lugar: Topalekua

Uso de Cookies: Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información