2025-12-04 10:30 -12:00
2025eko abenduaren 4ko FOROAREN LABURPENA
13 foristak joan den ostegunean, abenduaren 4an, PENTSIOAK gaiari buruz eztabaidatzeko foroaren bilkura egin genuen, Eduardo García Elosuak Aieten eta Okendon pentsioen etorkizunari buruz emandako hitzalditik abiatuta.
Hitzaldietara joan ziren parte-hartzaileak ez ziren ezkor atera konferentziatik, badirudi sistema jasangarria izango dela bermatzeko neurriak hartzen ari direla, neurri politikoak indartzearekin batera.
Gaurko saioak pentsioak nola finantzatzen diren hobeto ezagutzeko ere balio izan zuen, biltzen diren kotizazioak nahikoak diren jakiteko. Zein dira langileen kotizazioekin finantzatzen diren kotizaziopeko pentsioak eta zein ez. BGAEei buruz hitz egin zen, eta baliabide horren bidez aurrezkia sustatzea komeni den edo ez adierazi zen.
Lugar: Topalekua