2023-05-19 GAZTELU senderisten eguna / dia del senderista

2023-04-22 08:00

Kaixo lagunok,

Dagoeneko hurrengo hiruhileko egitaraua jasoa izango duzue eta bat baino gehiagok galdetuko zenuten zer ote den maiatzaren 19 an izango den BIDEZIDORZALEEN EGUNA. Dakizuenez, aurten HELDUEN HITZAK 20. urteurrena ospatzen du. Eta, hori dela eta, gure komisioak zerbait berezia egitea pentsatu du. Beraz datorren hilaren 19an ezohiko irteera bat prestatu dugu. Honako hau izango litzateke egun horretako antolaketa.
Aldez aurretik esan behar da astelehenetako IBILALDIETAKO taldea ere, gurekin izango dela.

Goizeko 8:00 etan ANOETAKO tren geltokiaren ondoan elkartu, eta bi autobusetan joango ginateke GAZTELU herrira.
Ondoren, Gaztelutik - Orexara ibilaldia, eta bertan hamaiketakoa.
Jarraian, berriro joaneko bidetik Gaztelura itzulera.
Segidan, eta bazkaritako ordura arte, denok parte hartzeko moduko jolasak antolatuko ditugu.
14:30 etan bazkaria (bakoitzak etxetik gaztetan bezala, taperrean edo eta ogitartekoan eramana)
Edariak eta kafeak han bertan plazan dagoen elkartetik hartuko ditugu.
Bazkal ostean, abesti, bertso, musika eta erromeria.
Arratsaldeko 16:30 etan etxera itzuli baino lehen zozketak, eta bakoitzari egunaren oroigarri bana oparituko zaio.

Esan beharrik ez, umorea eta dauden ekintzetan parte hartzeko gogoa, geurekin eraman behar dugula egun borobila izan dadin.

Bakoitzak bazkaria eta PLASTIKOZKO EDALONTZI bat eraman beharko ditu, ETA ONDO PASATZEKO GOGOA!

AZKEN OHARRA: Gaztelurako autobuserako izen ematea datorren MAIATZAREN 5 eko irteeran egin daiteke, gure korreo elektronikoan hilaren 6 tik
aurrera eta hilaren 9 an hasita, hitzaldietan Okendon. Mariaje Lizarazu, Antton Arruti, Marivi Osoro eta Mari Karmen Zubiaurrek jasoko dituzte.

GAZTELURA JOAN ETORRIA 5 EURO izango da.

 

BIDEORAKO ESTEKA

Lugar:

Uso de Cookies: Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información