2024-06-21 08:00
TALDE GUZTIAK
EIBAR - IXUA - USARTZA - KALAMUA - ARRATE - IXUA (DB-04) 10 KM ▲▲
Eguna: 2024ko ekainaren 21ean
Ordua: 08:00etan
Irteera: Anoetan, topo geltokiaren ondoan
Distantzia: 10 km
Zailtasuna: ▲▲
AZALPENA
Autobusez helduko gara Eibarra eta jarraian Ixuara. Behin han garelarik, Usartzako atsedenlekura igoko gara. Han, ezkerretara doan pista hartu eta bertatik jarraituko dugu paisaia ederrak ikusiz. Bidean, Eibarko “Club Depotibok“ aspaldi eraikitako pare bat iturrirekin topo egingo dugu. Bigarrena pasa eta aurrerago joanda, Kalamua gaina bistaratuko dugu eta gailurrera igoko gara. Goitik beherakoan, Arratera dioen seinaleari jarraituz iritsiko gara bertara. Hango eliza eta zelaietan itzuli bat egin eta goitik beherantza, berriro Ixuara jeitsiko gara. Ibilbide honek Akondia mendia inguratzen du.
GOMENDIOAK
Janzkeraren gomendioaz aparte, ibiltariok nork bere hamaiketakoa eta edaria eraman behar dugu, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.