2025-03-21 08:00
TALDE GUZTIAK
URTETA (ZARAUTZ) - URDANETA - AIZARNAZABAL (U-10)
10,5 KM ▲▲▲
Eguna: 2025eko martxoaren 21ean
Ordua: 08:00etan
Irteera: Anoetan, topo geltokiaren ondoan
Distantzia: 10,5 km
Zailtasuna: ▲▲▲
AZALPENA
Autobusez joango gara Zarautzko Urteta auzora. Bideari ekin eta berehala aldapa piko bat igo beharko dugu Mokoroa txakolindegira heltzeko. Ondoren, beste baserri pare batetik pasa eta gorantz jarraituko dugu ahalik eta punturik gorenera iritsi arte. Gero, Izarraitz mendikatea aurrez aurre dugula, goitik behera jarraituz, Aiako Urdaneta auzora helduko gara. Han, zenbait abere dauden zelairaino igo eta hango bidegurutzean ezkerretako bideari lotuko gatzaizkio. Bertatik goitik behera eginez, Altzolaras auzora iritsiko gara lehenbizi eta Aizarnazabalgo herriaren erdigunera azkenik.
GOMENDIOAK
Janzkeraren gomendioaz aparte, ibiltariok nork bere hamaiketakoa eta edaria eraman behar dugu, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.